Gure Olio Etxea

Kalitatea gauza guztien gainetik

La Casa del Aceiten gure olibondoetatik datozen kalitate goreneko olibekin egindako Oliba-Olio Birjina Estrak baino ez dituzu aurkituko.

Gure olioak Arbequina, Empeltre, Arroniz eta Picual barietate bakarrekoak dira. Usain eta zapore ugari dituenez, plater guztiekin bateratu daitezke eta ahosabai adituena asebetetzen dute.

Gure olioen kalitatea lau faktoretan oinarritzen da:

  • Gure olibondoak etengabe gainbegiratzeak eta zaintzeak kalitate bikaineko olibak ematen dizkigu.
  • Instalazio eta bitarteko teknologikoek kategoria goreneko olioak egiteko aukera ematen digute: Oliba-Olio Birjina Estrak.
  • Mario eta Martín Gómez anaiok gidatzen dugu taldea, baina beste profesional batzuek osatzen dute, administrazio-lanak egiteaz eta landa-eremuak zaintzeaz arduratzen diren lankideek. Denon artean kontrolatzen dugu prozesu osoa, eta, horrela, gure AOVEak kalitate handikoak direla bermatzen dugu
  • Zorroztasuna eta esperientzia. Olibak urritik azaroaren amaierara bitartean biltzen dira; olibak zuhaitzetik jaso eta olio-errotara eramaten dira zuzenean, denborarik galdu gabe. Olioa hotzean azkar gauzatzen denez eta trujala behar bezala erabiltzen dugunez, La Casa del Aceiteko Oliba-Olio Birjina Estrak lortzen ditugu.

Enpresa

Erromatarren garaitik olibadiari loturik dagoen Cascanten (Nafarroa) sortua 1998an. Ordutik kontserbatzen da olibondoen tradizioa. Jaiotzen eta hazten ikusi gaituen lurrarekiko errespetu handia sentitzen dugu, eta, ezagutzatik eta urteetako esperientziarekin, hobetzen eta berritzen lan egiten dugu, etorkizunera begira.

Oso klima berezia duen ingurua da, neguan tenperatura baxuak eta udan altuak, eta oso egokia da sortzen diren AOVEak bereziak izateko. Moncayo menditik, Iberiar Mendikateko gailurrik garaienetik, gertu. Bertan ez da arraroa ekainaren hasierara arte elurra ikustea. Bardeetako basamortutik ere gertu gaude, Queiles haranaren bihotzean. Izen hori, Ebroren ibaiadar batetik hartzen du. Cierzo haizeak jotzen du gure inguruan.

Gure kokagunea pribilegiatua da, eta, horregatik, olibondo ekoizpenak ez dira oso handiak baina bai kalitate handikoak. Erabiltzen dugun oliba gure 200 hektareako olibondo sailetatik, eta gugan konfiantza duten 1.500 nekazari ingururen sailetatik dator.

La Casa del Aceiten hurbileko herrietako nekazariengan konfiantza osoa dugu eta beraiekin lan egiten dugu, jakinik guztion artean bizirik mantentzen ditugula landa-eremuak, ohiturak eta landa-jardueren iraupena.

“Olioa orain arte bezain ona egiten eta horrela tratatzen jarraitzen duzuen bitartean, hona itzuliko gara” “

Guretzat, gure bezeroak familiako kideak bezalakoak dira, uzta nola joan den galdetzeko deitzen dute. Kasu batzuetan, elaborazioa ikustera etortzen dira eta olio egin berria txigorki batekin probatzen dute, une horretan oliba deskargatzen ari den nekazariarekin hitz egiten duten bitartean.
Era pertsonalean ezagutzen gaituzte, eta gehienak proiektuan inplikatzen dira, gurekin hitz egiten dute eta gomendatzen gaituzte.

Gure Olioaren ekoizpena

Egiteko prozesua

Oliba azkar iristen da trujalera hondatu ez dadin, eta uhal garraiatzaile batzuetatik eramaten da ur-garbigailu batera, lurrez eta ezpurutasunez garbitzeko. Ondoren, errota indartsu batetik pasatzen da, orea osa dezan.
Irabiagailu horizontal batean, orea-masa homogeneizatu egiten da 27 gradutik beherako tenperaturan lan egiten duen espiral bati esker, eta horregatik deitzen zaio hotzean erauztea.

Ondoren dekantagailutik igarotzen da. Horren lana likidoa eta solidoa bereiztea da. Likido hori olioz eta landare-urez osaturik dago.

Hurrengo urratsean, zentrifugagailu bertikal baten laguntzaz, landare-ura oliotik bereizten da, dentsitate diferentziaren ondorioz.

Prozesua, tenperatura kontrolatua duen altzairu herdoilgaitzezko biltegi batean biltegiratzen denean amaitzen da.

Ziurtagiriak

Nafarroako artisau ekoizleen ziurtagiriak ditugu eta ekoizpenaren lerro bat ekologikoa da.

Gure familiarekin bat egin nahi al duzu?

Sartu hemendik dendara eta egin bat La Casa del Aceiteko gure familiarekin.