Gure Olioak
La Casa del Aceiteko taldea osatzen dugunon urte osoko lanaren emaitza dira. Ekoizle txikiak gara, eta berezitasuna gure olibondoek, lurrarekiko lanak eta errespetuak eta gure olioak egiteko orduan dugun maitasunak ematen digu.
Olio guztiak gure olibondoetako oliba propioarekin bakarrik egiten dira, eta lursailaren eta barietatearen arabera une onenean biltzen dira. Lehen erauzketako olioak dira, eta, egin ondoren, altzairu herdoilgaitzezko andeletan kontserbatzen dira, gure bodega klimatizatuan, olioak ahalik eta era egonkorrenean edukitzeko, ontziratzen diren arte.
Nafarroa, olibondoen lurraldea erromatarren garaitik
Nafarroan, olibondoen laborantza eta olioaren elaborazioa presente daude duela bi mila urtetik, olioa kontsumitzeko erromatarrek olibondoak ezarri zituztenetik. Bere ekoizpen zentro garrantzitsuenen artean Cascante zegoen, eta erromatar hiribilduetan olio erroten existentziaren aztarna ugari aurkitu dira, eta aurkikuntza arkeologikoen artean errotarriak eta olio-anforak daude.



La Casa del Aceiten barietate bakarreko Olio Birjina Estra baino ez dugu egiten, oliba mota bakoitzak bere ñabardurak dituelako eta horiek errepikaezinak direlako. Arbequina, arroniz, empeltre eta picual AOVE sorta zabala.
La Casa del Aceite Arbequina barietate bakarrekoa
Kontsumitzaileek gehien baloratzen duten barietateetako bat da; izan ere, zapore gozoa du, oso ukitu mingots eta min arinarekin, eta ohikoa da sagar, banana eta almendra ukituak nabarmentzea.
La Casa del Aceiten, bi arbequina AOVE egiten dira: Dulas, Europako kalitate- eta ziurtapen-kontrol guztiak betetzen dituen arbequina AOVE ekologikoa, eta Arbequina La Casa del Aceite, CEPAENek arautzen ez dituen zuhaitz-partzeletako olibetatik datorren olioa.
Bere ezaugarriengatik, ezin hobea da haurrak eta, hedaduraz, familia osoa, oliba-olioaren kontsumoan hasteko.
Mahonesak edo zapore leun edo delikatuko saltsak egiteko barietate ona da, eta baita gozogintzarako ere, bizkotxoak eta beste postre batzuk egiteko, batez ere.
La Casa del Aceite Empeltre barietate bakarrekoa
Empeltre Oliba-Olio Birjina Estra Ebroko Erribera osoan, Nafarroatik Kataluniaraino, Errioxatik eta Aragoitik igarota, ekoizten den olibondo barietate batetik dator.
Ukitu almendratuak dituen olio apur bat frutatua da. Ahoan, gozotasuna du hasieran, eta mingots ertainera pasatzen da, Oliba-Olio Birjina Estraren ohiko ñabardura minagoekin.
Empeltre AOVEa plater askotarako lagunik egokiena da, ez baita osagai bakar baten aurrean nabarmentzen, baina entsaladak, saltsak, arrainak eta haragiak hobetu eta azpimarratzen ditu.
Zer beste olio mota aurki ditzakezu La Casa del Aceiten?
La Casa del Aceite Picual barietate bakarrekoa
Jaenetik datorren barietatea da, baina Espainia osoan hazten da. Oliorik ezagunena da gure herrialdean eta atzerrian, eta fruitua edo oliba punta edo moko txiki batean amaitzen delako du izena.
Oro har, nahiko olio bizia da, izaera mingots eta minekoa, eta fruta-zapore handia duenez, gordinik erabiltzea komeni da, bai entsaladetan, bai txigorkietan, carpaccioetan edo tartarretan. Potajeetarako edo gisatuetarako ere oso egokia da.
Bere ezaugarriek argi eta garbi bereizten dute arbequina eta empeltre barietate arinagoetatik.
Aromei dagokienez, picual olioak hosto berdearen, belar berdearen eta pikondoaren usainak eta zaporeak nabarmentzen ditu, baina tomatearen, almendra berdearen, sagar berdearen edo orburuaren usainak eta zaporeak ere aurki ditzakegu.
Azido oleiko asko duelako ere nabarmentzen da olio hori.
La Casa del Aceite Arroniz barietate bakarrekoa
Nafarroako, batez ere Lizarraldeko eta Erdialdeko barietate autoktonoa da, eta ez dago oso zabalduta. Royuela izenarekin ere aurki daiteke Errioxan, olibak umotzean duen kolore gorrixka bereziaren ondorioz, eta Vidrial esaten zaio Erriberri inguruan.
Arroniz izena Nafarroako udalerritik dator, bertan jartzen baitute adituek haren jatorria.
Pixka bat frutatutako zaporea duen AOVEa da, eta ukitu almendratuak, intxaur berdearen zaporea, kakao usaina eta nota ketuak ditu. Ahoan, sarrera gozoa du, eta, erretrogustoan, erdi mingots bilakatzen da.
Gordinik, entsaladekin, ogiarekin eta barazkiekin jateko gomendatzen da.